Grafismo digitalaren inguruko saioa egin dute hainbat gaztetxok Elkargunean

Anartz Izagirre 2022ko eka. 27a, 16:21
Grafismo digitalaren saioko irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Azkoitiko Gazteria Sailak antolatutako saioa izan da, eta hainbat herritarrek parte hartu dute bertan.

Askotariko udako ekintzak antolatu ditu aurten Azkoitiko Gazteria Sailak, eta gaur, astelehena, izan da horietako bat. Hain zuzen ere, grafismo digitalaren inguruko ikastaroa egin dute hainbat gaztetxok Elkargunean, eta gai horren inguruan gehiago jakiteko aukera izan dute saioan parte hartu dutenek. Grafismo digitalerako beharrezkoak diren tramankuluekin aritu dira esperimentatzen partaideak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide