Plaza Ondok irteera egingo du uztailean Kantabriara

Andoni Elduaien 2022ko eka. 27a, 09:00
SantoƱako irudi bat. (Pinterest)

Uztailaren 14rako antolatu du herriko jubilatuen elkarteak irteera Kantabriako Santoña eta Islares herrietara (Espainia). Asteazkenean zabalduko dute izena emateko epea, eta irekita egongo da uztailaren 8ra bitartean.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak irteera bat antolatu du uztailerako. Hilaren 14an, Santoña eta Islares (Espainia) bisitatuko dituzte, eta etzi, asteazkena, zabalduko dute egunpasan parte hartu ahal izateko izen-emate epea.

Asteazkenetik uztailaren 8ra bitartean egongo da irekita epea, eta izena Plaza Ondok Kultur Etxeko bigarren solairuan duen bulegoan eman beharko da, astelehenetik ostiralera bitartean, 10:00etatik 12:00etara. 40 euro ordaindu beharko da izen-ematea.

Irteera 08:30ean egingo dute uztailaren 14an, eta Aizkibel liburutegiaren parean hartuko dute autobusa. Santoña eta Islares ezagutuko dituzte herritarrek. Plaza Ondo elkarteak jakinarazi du, gainera, hamarretakoa partaide bakoitzak eman beharko duela. Aldiz, bazkaltzeko paella, menestra, bakailaoa bizkaitar erara, arkumearen gisatua eta etxeko postea jango dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide