Ainara Urbinak Zumaiako Itzurun Arranpla itsas zeharkaldia irabazi du

Andoni Elduaien 2022ko eka. 25a, 17:18
Urbina, ezkerrean, podiumean. (Juan Luis Romatet-Baleike)

Neoprenoarekin parte hartu du Zubiaurre master igeriketa taldeko Azkoitiko bizilagunak Zumaian (Gipuzkoa), eta emakumezkoetan lehena izan da hura. Ihintza Urain azkoitiarra, berriz, bigarrena izan da neoprenorik gabeko moldalitatean. 

Zubiaurre master igeriketa taldeko kideek Zumaiako (Gipuzkoa) Itzurun Arranpla itsas zeharkaldian parte hartu dute gaur, larunbata. Gainera, taldeak emaitza onak eskuratu ditu han, Ainara Urbinak eta Ihintza Urainek podiumera igotzea lortu baitute.

Neoprenoarekin jokatutako modalitatean, Ainara Urbina Azkoitiko bizilagunak irabazi du zeharkaldia; 32 minutu eta 51 segundoan amaitu du proba Urbinak. Neoprenorik gabeko modalitatean, bestalde, Ihintza Urainek bigarren postua eskuratu du; 31 minutu eta 6 segundo behar izan ditu harl zeharkaldia egiteko. Eguraldia lagun izan ez badute ere, proba "bikaina" izan dela nabarmendu du taldeak sare sozialetan.

Urain, eskuinean, podiumaren bigarren koskan. (Juan Luis Romatet-Baleike)

Zubiaurre master igeriketa taldeko kideak, Zumaian. (Zubiaurre master igeriketa taldea)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide