Hondarrezko eskulturak egiten aritu dira hainbat haur, Aita Madinabeitia plazan

Ane Olaizola 2022ko eka. 24a, 17:12

Azkoitiko Gazteria Sailak antolatuta, Andoni Bastarrikak eskaini du ikastaroa. LH3 eta LH6 mailen arteko ikasleek parte hartu dute saioan, eta horiek askotariko irudiak egin dituzte.

Gazteria Sailak antolatuta, hondarrezko eskulturen saioa egin dute gaur, ostirala, herriko hainbat umek. Andoni Bastarrikaren gidaritzapean, umeak askotariko irudiak egiten aritu dira hondarrarekin Aita Madinabeitia plazan.

Ez da gaurkoa izan Gazteria Sailak egunotarako antolatu duen ikastaro bakarra. Izan ere, bihar, larunbata, brikolaje tailerra eskainiko dute LH4 eta LH6 mailako ikasleentzat. Izen-ematea itxita dago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide