Ia 100 lagun, Plaza Ondok Elizondora eta Doneztebera egindako egunpasan

Andoni Elduaien 2022ko eka. 24a, 15:16

98 lagunek parte hartu zuten jubilatuen elkarteak antolatutako egunpasan. Bertizko parke naturalean egin zuten hamarretakoa eta Donezteben bazkaldu. Elizondo bisitatzeko tartea ere hartu zuten.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, Elizondo eta Doneztebe (Nafarroa) bisitatu zituzten atzo, osteguna, ia 100 azkoitiarrek. 08:30ean, Aizkibel liburutegi paretik abiatu ziren autobusez 98 herritarrak, eta hala joan ziren Nafarroako bi herrietara. Hamarretakoa egin zuten lehenik Bertizko parke naturalean; otordu hori egiteko parte hartzaile bakoitzak eraman behar izan zuen ogitartekoa, baina edatekoa jubilatuen elkarteak ordaindu zuen.

Donezteben egin zuten bazkaria, honako menu honekin: entsalada nahasia, paella, baba gorriak, bakailaoa Bizkaia erara, zatitutako txuleta, flana izozkiarekin eta kafea. Plaza Ondo elkarteko kideek jakinarazi dute eguna "ezin hobeto" igaro zutela.

Argazkia: Jesus Mari Alberdi-Plaza Ondo elkartea

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide