San Joan bezperako suak piztu du gaua Azkoitian

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2022ko eka. 24a, 12:25

San Joan bezpera ospatu zuten atzo azkoitiarrek, besteak beste, Balda plazan piztu zuten suaren bidez. Aurten, Azkoitri triatloi klubeko eta Maxixatzen euskara elkarteko kideek piztu dute sua.

San Joan bezpera suaren inguruan dantzatuz agurtu dute azkoitiarrek. Aurten, Azkoitri triatloi klubeko eta Maxixatzen euskara elkarteko kideek piztu dute San Joan sua. Kirol taldeak 30 urte bete ditu aurten, eta euskara elkarteak iaz bete zuen mende laurdena. Bi taldeetako ordezkariek hartu dituzte sua pizteko zuziak, Javier Zubizarreta alkatearekin eta Sonia Vazquez Kultura zinegotziarekin batera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide