Odol ateraldia egingo dute bihar Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko eka. 26a, 09:00
Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Ekaineko bigarren odol ateraldia egingo dute bihar, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Ohiko ordutegian egingo dute, 17:00etatik 21:00etara, hain zuzen.

Bihar, astelehena, odol ateraldi arrunta egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Ekaineko bigarren hitzordua izango da biharkoa odol emaile azkoitiarrentzat. Ateraldiak arratsaldez bakarrik egingo dituzte: 17:00etatik 21:00etara.

Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia uztailaren 18an egingo dute Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide