Zein da 'ttanttun ibili' Azkoitiko adieraren esanahia?

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'lustriaketie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ttanttun' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ttanttun ibili hitzak norbere eran edo norbere kasa ibiltzea esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ahizpe danok gure ttanttun ibiltze gea".
  • Euskara batuan: "Ahizpa guztiak gure erara ibiltzan gara".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide