Zabalik dago datorren ikasturterako Azkoitiko Helduen Eskola Publikoan izena emateko epea

Anartz Izagirre 2022ko eka. 23a, 12:26
Azkoitiko Helduen Eskola Publikoaren irudi bat.

Ekainaren 29ra bitartean izango da matrikula egiteko aukera, eta askotariko eskaintza izango da 2022-2023 ikasturtean. DBHko titulua lortzeko ikastaroa, euskara, ingeleseko lehen maila, irakurketa zein idazketa garapena, atzerritarrentzako espainiera eta Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketarako prestakuntza eskainiko dituzte datorren ikasturtean.

Dagoeneko zabaldu dute 2022-2023 ikasturtean Azkoitiko Helduen Eskola Publikoan izena emateko epea. Ekainaren 29a, asteazkena, izango da horretarako azken eguna, eta 10:00etatik 13:00etara bitartean eskolan bertan egongo da izena emateko aukera; Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian dago Azkoitiko HEP.

Datorren ikasturtean honakoak izango dira eskainiko dituzten ikastaroak: DBHko titulua lortzeko ikastaroa, euskara, ingeleseko lehen maila, irakurketa zein idazketa garapena, atzerritarrentzako espainiera eta Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketarako prestakuntza.

Informazio gehiago behar duenak 943-85 03 99 telefonora deitu edo 012760aa@hezkuntza.net helbide elektronikora idatzi dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide