Uretako sorosle ikastarorako izena eman daiteke

Ane Olaizola 2022ko eka. 23a, 10:06

Larunbatean hasiko da ikastaroa, eta guztira, 60 ordukoa izango da. Asteburuetan eta arratsaldetan izango dira saioak, eta horietan parte hartzen dutenek beharrezkoa izango dute aurrez 40 orduko lehen sorospen ikastaroa eginda izatea.

Gurutze Gorriak uretako sorosle ikastarora antolatu du, eta herritarrek izena eman dezakete. Larunbatean, hilaren 25ean, hasiko da, eta uztailaren 7ra artean iraungo du. Guztira, 60 orduko ikastaroa izango da, eta arratsaldetan eta asteburuetan izango dira saioak, Azkoitiko Gurutze Gorrian eta Elkargunean.

Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da 40 orduko lehen sorospen ikastaroa eginda izatea, eta izena ematen dutenek 250 euro ordaindu beharko dute. 607 51 26 57 telefono zenbakira deituta edo azkoitia.heziketa@cruzroja.es helbidera idatzita eman daiteke izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide