Andramarietako familien bazkariaz hitz egiteko bilera egingo dute astelehenean

Abuztuaren 16an egingo dute haurrek eta gurasoek bazkaria, eta horren antolaketaz hitz egiteko batzar irekia deitu du udalak.

Andramarietan, abuztuaren 16an, umeek eta gurasoek egin ohi duten bazkariaren antolaketaz hitz egiteko bilera deitu du Azkoitiko Udalak. Datorren astelehenean, hilaren 27an, egingo dute bilera, 19:00etan, udaletxean. Udalak adierazi duenez, saioa irekia da herritar guztientzat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide