Udal musika bandak kontzertua eskainiko du larunbat arratsaldean Plazaberrin

Andoni Elduaien 2022ko eka. 23a, 09:00
2019an Plazaberrin emandako kontzertuaren irudia. (Artxiboa)

Larunbatean, 19:00etan emango du kontzertua Azkoitiko Udal Musika Bandak. Boskote gazte bat izango dute bidelagun bandako kideek; izan ere, musika bandaren doinuei ahotsa jarriko diete bost gazte azkoitiarrek. Euria eginez gero, Kontzejupean emango dute kontzertua.

Azkoitiko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du etzi, larunbata, Plazaberrin; 19:00etan hasiko da musika bandaren emanaldia. Musika bandako kideek, ordea, bost abeslari izango dituzte bidelagun larunbateko kontzertuan. Hain zuzen, Maite Alberdi, Jone Larrañaga, Aitor Leon, Andrea Pozo eta Nora Unanue abeslariek ahotsa jarriko diete musika bandaren doinuei.

Larunbateko emanaldian dozenatik gora abesti joko dituzte musika bandako lagunek: Toxic, You are the reason, Somebody that I used to know, Amaral, Sway, Vivir mi vida, No puedo vivir sin ti, Havana, Let's get loud, Shallow, Beso a beso, When love takes over, Mix reggaeton, Ay mama eta Pepas.

Musika bandak jakinarazi duenez, euria egingo balu kontzertua Kontzejupean eskainiko lukete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide