Fugaz saria lortu du Joseba Beristainek 'Loop' film laburrean egindako lanagatik

Anartz Izagirre 2022ko eka. 22a, 10:37
Joseba Beristain.

Atzo, asteartea, egin zuten 2022ko Fugaz sarien gala birtuala, eta Beristainek lehen saria lortu zuen animaziozko Loop film laburrean egindako lanagatik, Soinu Banda Onenaren kategorian.

Joseba Beristain konposatzaile azkoitiarrak beste sari bat lortu du animaziozko Loop film laburrean egindako lanagatik. Oraingo honetan Fugaz saria izan da eskuratu duena, Soinu Banda Onenaren kategorian; atzo, asteartea, izan zen sari banaketa birtuala. Loop ikus-entzunezkoagatik, gainera, beste Fugaz sari bat ere eskuratu zuten egileek, Animaziozko Film Laburrik Onenaren kategorian.

Ez da lehen aldia Beristainek Loop filmagatik sari bat jasotzen duena. Izan ere, joan zen abuztuan Jatorrizko Musika Onenaren saria eskuratu zuen Tarazonako (Aragoi, Espainia) XVIII. Komedia Zinemaldian; maiatzean, berriz, Quirino sarietako bat jaso zuen Tenerifeko La Laguna hirian (Espainia), Animazio Iberoamerikarreko Soinu eta Jatorrizko Musika Onenaren kategorian, eta iazko urrian egin zen Weird Market jaialdian Ikuslearen saria eta Epaimahaiaren aipamen berezia jaso zituen ikus-entzunezkoak.

Pablo Polliedri argentinarrak zuzendu du filma, eta Uniko etxeak ekoitzi. Konposatzaile azkoitiarra, berriz, filmari musika jartzeaz arduratu da.

Honako lotura honetan irakur daiteke Andoni Elduaien kazetariak Beristaini joan zen maiatzean egindako elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide