Martxan da I. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketa

Andoni Elduaien 2022ko eka. 21a, 21:41

I. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketa gaur hasi du Tta-kun areto futbol taldeak, eta aste honetan nahiz hurrengoan hamaika partida jokatuko dituzte txapelketan aritzeko izena eman duten 25 taldeek. Gaur, giro ederra sortu da Elkargunean, harmailak ia goraino bete baitira.

Gaur, asteartea, hasi da Tta-kun areto futbol taldeak antolatutako I. Ttakun AFE Zaleen Txapelketa. Uztailaren 2an, Beltzan Egune ospatuko du areto futbol taldeak, eta orduan jokatuko dute gaur abiatu duten txapelketaren azken fasea. Gaur, berriz, sailkapen faseko partidak hasi dituzte Elkargunean, eta giro ederra sortu da, harmailak ia guztiz bete baitira.

Sei lagunek osatutako 25 taldek eman dute txapelketan aritzeko izena. Gaur lau partida jokatu dituzte Elkargunean, eta ostegunean, ekainak 23, jokatuko dituzte hurrengo partidak. Sailkapen faseko partidetan, 15 minutuko bi zati jokatu beharko dituzte parte hartzaileek. Beltzan Egunean, berriz, partidak luzeagoak izango direla adierazi dute antolatzaileek.

Hona hemen I. Ttakun AFE Zaleen Txapelketaren sailkapen faseko gainerako partiden zerrenda:

Ekainak 23, osteguna:

  • 17:45ean, Mamaxa - Inter Mitente F.T.
  • 18:30ean, Oi Kaka F.T. - Poteo Team
  • 19:15ean, Hasbulla Team - Txeorrak
  • 20:15ean, Aizpurutxo Waterpolo E. - Dream Time

Ekainak 27, astelehena:

  • 15:45ean, Las Rubias - Vodka Juniors
  • 16:30ean, Mamaxa - Panatarrak
  • 17:15ean, La Banda de Murtxi - Inxilineta
  • 18:00etan, Satorra - Borussia Donuts
  • 18:45ean, Zomorruek A.F.E. - 4001
  • 19:30ean, Calce Team - Oi Kaka F.T.
  • 20:15ean, Exitos 2000 - Bultzada

Ekainak 28, asteartea:

  • 16:30ean, Athlas - Txeorrak
  • 17:15ean, La banda de Murtxi - Tiki Taka
  • 18:00etan, Bultzada - Magic Team
  • 18:45ean, 4001 - Vodka Juniors
  • 19:30ean, Las Rubias - Zomorruek A.F.E.
  • 20:15ean, Dream Team - Dream Time

Ekainak 29, asteazkena:

  • 16:30ean, Athlas - Hasbulla Team
  • 17:15ean, Zomorruek A.F.E.  - Vodka Juniors
  • 18:00etan, Borussia Donuts - F.C. Yamoua
  • 18:45ean, Las Rubias - 4001
  • 19:30ean, Inter Mitente F.T. - Panatarrak
  • 20:15ean, Exitos 2000 - Magic Team

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide