Leun Dura eta Marlon Random musikarien kontzertuak izango dira ostiralean Matadeixen

Anartz Izagirre 2022ko eka. 21a, 12:45

Matadeixeren 26. urteurrenaren barruko kontzertuak izango dira, eta ostiralean, hilak 24, 22:30ean igoko dira oholtzara bi musika taldeak. Zazpi euro ordaindu beharko da sarrera.

Aurrera jarraitzen dute Matadeixeren 26. urteurreneko ekitaldiek. Joan zen asteazkenean Porrotx eta Ekain pailazoen ikuskizunarekin hasi ziren ekitaldiak, eta ezkurra kozinatzen ikasteko saioa ere eskaini zuten ostiralean. Aste honetan, berriz, kontzertuak izango dira Matadeixen. Hain zuzen ere, Leun Dura eta Marlon Random taldeak igoko dira ostiralean, hilak 24, Matadeiko agertokira, 22:30ean hasita. Zazpi euro ordaindu beharko da sarrera.

Ekainaren 29rako, berriz, Mehatxu eolikoa. Lurraldeari eraginak eta alternatibak izeneko hitzaldia antolatu dute. Valen Arteaga Araba Bizirik plataformako kideak eskainiko du hitzaldia, 19:30etik aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide