I. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketa, hastear

Andoni Elduaien 2022ko eka. 20a, 15:47

Bihar, asteartea, 17:45ean hasiko da areto futbol txapelketa herrikoia, eta lau partida ikusteko aukera izango da Elkargunean. Uztailaren 2an, Beltzan Egune ospatuko du Tta-kun areto futbol taldeak, baina egun hori iritsi aurretik, sailkapen faseko partidak jokatuko dituzte. Herritarrek partida guztiak harmailetan doan ikusteko aukera izango dute.

Tta-kun areto futbol taldeak Beltzan Egune antolatu du uztailaren 2rako. Egitaraua osatuta dute egun horretarako, baina aurrerago emango dituzte egunari lotutako xehetasun guztiak. Dakitena da, egun horretan I. Ttakun AFE Zaleen Txapelketaren azken fasea jokatuko dutela, hau da, txapelketaren finalerdiak eta finala.

Bihar, asteartea, hasiko da txapelketaren sailkapen fasea. Sei lagunek osatutako 25 taldek eman dute txapelketan aritzeko izena, eta gutxienez, sexu bakoitzeko bi parte hartzailek eman behar izan dute izena. Bihar, 17:45ean hasiko dira lehen partidak Elkarguneko kantxa nagusian; ekainaren 29ra bitartean, hamaika partida izango dira han ikusgai.

Sailkapen faseko partidetan, 15 minutuko bi zati jokatuko dituzte parte hartzaileek. Beltzan Egunean, berriz, partidak luzeagoak izango direla adierazi dute antolatzaileek. Era berean, txapelketako partidak ikusteko harmailak irekiko dituzte, eta sarrera doakoa izango da.

Hona hemen I. Ttakun AFE Zaleen Txapelketaren sailkapen faseko partiden zerrenda, egunez egun:

Ekainak 21, asteartea:

  • 17:45ean, Satorra - F.C. Yamoua
  • 18:30ean, Aizpurutxo Waterpolo E. - Dream Team
  • 19:15ean, Calce Team - Poteo Team
  • 20:15ean, Tiki Taka - Inxilineta

Ekainak 23, osteguna:

  • 17:45ean, Mamaxa - Inter Mitente F.T.
  • 18:30ean, Oi Kaka F.T. - Poteo Team
  • 19:15ean, Hasbulla Team - Txeorrak
  • 20:15ean, Aizpurutxo Waterpolo E. - Dream Time

Ekainak 27, astelehena:

  • 15:45ean, Las Rubias - Vodka Juniors
  • 16:30ean, Mamaxa - Panatarrak
  • 17:15ean, La Banda de Murtxi - Inxilineta
  • 18:00etan, Satorra - Borussia Donuts
  • 18:45ean, Zomorruek A.F.E. - 4001
  • 19:30ean, Calce Team - Oi Kaka F.T.
  • 20:15ean, Exitos 2000 - Bultzada

Ekainak 28, asteartea:

  • 16:30ean, Athlas - Txeorrak
  • 17:15ean, La banda de Murtxi - Tiki Taka
  • 18:00etan, Bultzada - Magic Team
  • 18:45ean, 4001 - Vodka Juniors
  • 19:30ean, Las Rubias - Zomorruek A.F.E.
  • 20:15ean, Dream Team - Dream Time

Ekainak 29, asteazkena:

  • 16:30ean, Athlas - Hasbulla Team
  • 17:15ean, Zomorruek A.F.E.  - Vodka Juniors
  • 18:00etan, Borussia Donuts - F.C. Yamoua
  • 18:45ean, Las Rubias - 4001
  • 19:30ean, Inter Mitente F.T. - Panatarrak
  • 20:15ean, Exitos 2000 - Magic Team

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide