Lapurreta egin dute bart iluntzean Eguzki belar-dendan

Anartz Izagirre 2022ko eka. 20a, 11:45
Eguzki belar-dendako irudia.

Belar-dendako atea apurtu dute lapurrek, eta ordenagailua nahiz dirua eraman dituzte, dendaren arduradunaren esanetan. Azkoitiko Udaltzaingoak adierazi duenez, joan diren hilabeteetan ere beste lapurreta batzuk izan dira herrian.

Plazaberriko Eguzki belar-dendan lapurreta egin dute bart iluntzean, eta ordenagailua nahiz dirua eraman dituzte dendatik. Sarrerako atea apurtu dute lapurrek, eta garbitzaileak 07:30 inguruan dendara joan direnean ohartu dira lapurreta egin dutela. Dendako arduradurak Maxixatzen.eus-i jakinarazi dionez, ordenagailua eta dirua eraman dituzte lapurrek. Azkoitiko Udaltzaingoak adierazi duenez joan diren hilabeteetan ere izan dira herrian beste lapurreta batzuk.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide