Dominak eta garaikurrak banatuta bukatu dituzte ISBren Saskibaloi Topaketak

Nerea Uranga 2022ko eka. 20a, 10:46

400 gaztetxok parte hartu dute Iraurgi saskibaloi klubak Azpeitian egindako Saskibaloi Topaketan. Atzo, igandea, arratsaldean jokatu zituzten bi egunetan jokatu den txapelketako finalak Azpeitiko kiroldegian. Parte hartzaileei dominak eta garaikurrak banatuta bukatu zuten aurtengo saskibaloiaren festa.

Larunbata eta igandea bitartean ehunka neska-mutilek parte hartu dute Iraurgi saskibaloi klubak Azpeitian egindako Saskibaloi Topaketan. Atzo, egun osoz jokatu zituzten partidak Azpeitiko Urola Ikastolako, Perdillegiko eta kiroldegiko kantxetan. Eguerdian, Sanagustin kulturgunean bazkaldu zuten elkarrekin. Eta arratsaldean, mailaz maila, finalak jokatu zituzten kiroldegian. Domina eta garaikur banaketarekin bukatu zuten aurtengo saskibaloi jokalari gaztetxoen festa.

Mailaz maila topaketetako txapelketen sailkapena honela gelditu dira:

- 2012. urteko mutilak:
1. Ordizia
2. Easo
3. Tabirako
4. ISB B

- 2012. urteko neskak:
1. Easo A
2. Ordizia
3. Easo B
4. ISB A

- 2011. urteko mutilak:
1. ISB A (Azpeitia)
2. ISB B (Azkoitia)
3. Ordizia
4. BKL Beasain

- 2011. urteko neskak:
1. La Salle Bilbo horia
2. La Salle Bilbo urdina
3. ISB A
4. Easo

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide