Jon Orbegozo eta Nerea Egiguren azpeitiarrek irabazi dute Azkoitiko Domusa Teknik Opena

Julene Frantzesena 2022ko eka. 18a, 16:51
Txerloia Tenis Klubeko kideak eta gaurko finaletako parte hartzaileak. (Txerloia Tenis Kluba)

Gaur, larunbata, jokatu dituzte finalak Txerloiko tenis pistetan. Orbegozok absolutu mailako gizonen saria jaso du, eta Egigurenek emakumeena. Kadeteetan Jon Quintana eta Uritz Azkue izan dira nagusi.

Jon Orbegozok eta Nerea Egigurenek irabazi dute Azkoitiko Domusa Teknik Openaren aurtengo edizioa. Gaur, larunbata, jokatu dituzte finalak Txerloiko tenis pistetan, eta absolutuen mailan, gizonezkoetan, Orbegozo azpeitiarra nagusitu da. Absolutu mailako emakumeen saria, berriz, Egiguren azpeitiarrarentzat izan da. Kadete mailako garaileak Jon Quintana eta Uritz Azkue izan dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide