Mikel Barkerok zuzenduko du Anaitasunaren emakumezkoen lehen taldea

Pedro Urdapilleta Anaitasunaren presidentea eta Barkero entrenatzailea. (Anaitasuna)

Gorka Zubizarreta Anaitasunako emakumezkoen entrenatzaile ohiak utzitako hutsunea beteko du Barkerok datorren denboraldian. Hain zuzen, Zubizarretaren laguntzaile lanak bete ditu Barkero joan den sasoian. 

Anaitasuna futbol taldea eta Mikel Barkero akordio batera iritsi dira, 2022-2023 denboraldian entrenatzaileak Anaitasunaren emakumezkoen lehen taldea zuzendu dezan. Azkoitiar gazteak hartuko du aurrerantzean taldearen ardura.

Joan berri den denboraldian, ordura arteko Gorka Zubizarreta entrenatzailearen laguntzaile lanetan aritu da Barkero. Anaitasunak adierazi du "aski ezaguna" duela hark emakumezkeon taldeak duen dinamika. Anaitasunaren emakumezkoen lehen taldea Emakumezkoen Euskal Ligan dago, eta azken urteetan punta-puntako postuetan aritu da, mailaz igotzeko borrokan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide