Imsersoko bidaia aurrenekoz egin nahi dutenek hilaren 27tik aurrera egin beharko dute eskaera

Andoni Elduaien 2022ko eka. 17a, 14:30

Aurrez programan izena emanda dauden herritarrek ez dute eskaera berriz egin beharko. Eskaera udaletxean edota online egin daiteke.

Imsersoko bidaia egin nahi duten herritarrek ekainaren 27tik uztailaren 19ra arteko epea izango dute. Udalak azaldu du, eskatzaile berriek bakarrik egin beharko dutela bidaia egiteko eskaera, aurretik Imsersoko Turismo Programan sartuta daudenek ez baitute eskaera berriz egin beharrik izango.

Imsersoko bidaietan parte hartu nahi duten pertsonek udaletxeko herritarren arreta bulegoan egin dezakete eskaera, astelehenetik ostiralera bitartean. 08:00etatik 14:00etara egon ohi da zabalik bulegoa. 943-08 00 80 telefono zenbakira deituta ere eskatu ahalko da informazioa. Aldiz, online ere egin daiteke eskaera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide