Artelan zentroko ikasleek egindako lanen erakusketa zabalduko dute bihar Portaleburun

Andoni Elduaien 2022ko eka. 17a, 10:55
Iaz, Elkargunean egin zuten erakukusketa.

Asteburu honetan eta hurrengoan zabalduko dituzte erakustokiaren ateak. Ikasturte honetan ikasleek egindako lanak egongo dira ikusgai Portaleburun. 

Artelan zentroko ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira bihartik aurrera Portaleburun. Datorren asteburuan eta hurrengoan zabalduko dute erakusketa, hain zuzen, hilaren 18an, 19an, 25ean eta 26an. Larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era zabalduko dute Portaleburu, eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide