Andramaixetako film laburren lehiaketari buruz hitz egiteko bilera irekia deitu dute astelehenerako

Aurreko urteetako lehiaketetan parte hartu izan dutenek nahiz aurten lehen aldiz parte hartu nahi dutenek izango dute bileran parte hartzeko aukera. 19:00etarako jarri dute hitzordua, udaletxean.

Datorren astelehenean, ekainak 20, andramaixetako film laburren lehiaketari buruz hitz egiteko bilera irekia egingo dute udaletxean. Udaleko Kultura sailak deitu du bilera 19:00etarako. Bileran, besteak beste, lehiaketaren oinarriak gainbegiratuko dituzte, baita horren baldintzak adostu ere. Era berean, lehiaketaren gaia zehazteko proposamenak jasotzea ere nahi dute antolatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide