Euskararen egoera izan du hizpide Kike Amonarrizek Udaberriko Hitzaldien azken saioan

Anartz Izagirre 2022ko eka. 17a, 10:32
Kike Amonarrizen atzoko hitzaldiko irudi bat. (Gazte Geroa)

Tolosarrak atzo, osteguna, eskaini zuen solasaldiarekin amaitu da aurtengo Udaberriko Hitzaldien zikloa. Guztira, Gazte Geroak antolatutako hiru saio izan dira Elkargunean.

Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidentearen hitzaldiarekin amaitu da Gazte Geroak antolatutako aurtengo Udaberriko Hitzaldien zikloa. Atzo, osteguna, eskaini zuen tolosarrak solasaldia, eta Euskararen bidegurutzetik izenburupean, euskararen egoera izan zuen hizpide Elkargunean.

2019an hartu zuen Amonarrizek Topaguneko presidente kargua, eta urte hartan bertan idatzi zuen Euskararen bidegurutzetik liburua. Euskal filologian lizentziatua da tolosarra, eta umorista zein telebista aurkezle gisa ere aski ezaguna da.

Gazte Geroak antolatutako beste bi hitzaldiak Leyre Arrietak eta Izaskun Landaidak eskaini zituzten, eta hainbat herritar joan zen horiek entzutera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide