Xabier Munibe Ikastolako HHko haurrek jaialdiarekin agurtu dute aurtengo ikasturtea

Anartz Izagirre 2022ko eka. 17a, 10:05

Haur Hezkuntzako ikasleek dantzaz eta musikaz girotu zuten atzo, osteguna, Gurea pilotalekua. Leporaino bete ziren harmailak ikasleen jaialdia ikusteko.

Xabier Munibe Ikastolako haurrak ere ikasturtearen azken txanpan sartuta dabiltza, eta klaseei behar bezalako amaiera emateko, Haur Hezkuntzako ikasleek jaialdi batekin agurtu zuten ikasturtea atzo, osteguna, Gurea pilotalekuan. Askotariko dantzak egin zituzten HHko haurrek, eta harmailak goraino bete ziren. Bero sapa gorabehera, gozatu ederra hartu zuten jaialdian parte hartu zutenek zein ikusleek.

Gaur, ostirala, Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda izango da. 18:00etan hasita maila guztietako haurrak pilotalekura aterako dira azken asteetan entseatzen aritu diren ikuskizunak jendaurrean erakusteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide