Astebururako programatuta zeuden Munategi eta Bazterretxe arteko obrak bertan behera utzi dituzte eguraldiagatik

Anartz Izagirre 2022ko eka. 16a, 17:17
Munategiko biribilgunea.

Aldundiak nabarmendu duenez, asfaltoa berritzerakoan tenperaturak "asko" baldintzatzen ditu lanak, eta horiek, gutxienez, astebete atzeratu dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak errodadura geruza zabaltzeko lanak gauzatu behar zituen datorren asteburuan, baina obrak bertan behera uztea erabaki du erakundeak "astebururako iragarritako baldintza klimatologikoengatik". Adierazi dutenez, asfaltoa berritzeko orduan kanpoko tenperaturak "asko" baldintzatzen ditu lanak, eta gehiegizko beroak eta hotzak emaitzetan "eragin negatiboa" izaten dutela nabarmendu dute. Hori dela eta, gutxienez astebete atzeratuko dituzte lan horiek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide