Zubiberriko gimnastek ikasturtean ikasitakoa erakutsi dute

Mailo Oiarzabal 2022ko eka. 16a, 09:15

Txikienek taldean prestatutako koreografiak eta lehiaketetan ibiltzen direnek bakarkako ariketak eskaini zituzten, beroari aurre eginez eta harmailak bete zituzten ikusleen txalo are beroagoak jasoz.

Ikasturte amaierako jaialdiak eta erakustaldiak ugari dira egunotan. Atzo arratsaldean, esaterako, Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko ikasleen eta kideen txanda izan zen.

Adin eta maila guztietako 86 gimnastak ikasturtean zehar ikasitakoak eta landutakoak jendaurrean erakutsi zituzten Elkarguneko kantxa nagusian. Txikienek taldean prestatutako koreografiak eta lehiaketetan ibiltzen direnek bakarkako ariketak eskaini zituzten, beroari aurre eginez eta harmailak bete zituzten ikusleen txalo are beroagoak jasoz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide