Porrotxekin eta Ekainekin hasi dira Matadeiko ospakizunak

Mailo Oiarzabal 2022ko eka. 15a, 20:33

Umeek zein helduek hartu dute gozatua 26. urteurrena dela-eta Matadero Ekintzak taldeak prestatu duen lehen hitzorduan.

Matadeixek 26 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko prestatu duten ekintza sorta gaur arratsaldean estreinatu dute, Porrotx eta Ekain pailazoen ikuskizunarekin. Sarrerak aurretik agortuta zeuden, eta Mataderi atariko arbolapean bero zakarretik babestuta itxoin dute gero barrua bete duten umeek eta haiekin joandako helduek, berandutu egin baita ikuskizunaren hasiera.

Itxaronaldiak itxaronaldi, pozik eta irribarrez hartu dituzte jarraitzaileek Porrotx eta Ekain, eta umeek zein helduek hartu dute gozatua bi pailazoen ateraldiekin eta abildadearekin.

26. urteurreneko egitarauaren hurrengo hitzordua ostiral honetarako jarri dute: 19:00etatik aurrera, ezkurra sukaldatzen ikasteko solasaldia eta dastaketa egingo dute, Asier Bastarrikarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide