Bi autoren arteko istripua izan da Txiki Golf parean

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 15a, 18:05

17:50 inguruan bi autok talka egin dute Azkoitiko sarreran, eta gutxienez pertsona bat zauritu da. Dagoeneko zabaldu dite Azpeitirako errepidea.

Bi autoren arteko istripua izan da Azkoitiko sarreran, Txiki Golf parean, Zumarragako noranzkoan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 17:50 inguruan gertatu da ezbeharra, eta gutxienez pertsona bat zauritu da. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira. Errepidea itxita izan da tarte batean, eta trafikoa Santa Kutz aldetik bideratu dute. Hala eta guztiz ere, dagoeneko zabalik da Azpeitirako bidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide