Anaitasuna-Kanku karate eskolak jaialdiarekin agurtu du aurtengo ikasturtea

Anartz Izagirre 2022ko eka. 15a, 09:58

Ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten atzo, asteartea, Anaitasuna-Kanku eskolako ikasleek, eta hainbat herritar joan zen ekitaldia ikustera.

Anaitasuna-Kanku karate eskolako kideek ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuten atzo, asteartea, Elkargunean. Guztira, 80-90 lagunek parte hartu zuten ikuskizunean, eta adin guztietako ikasleek sekulako erakustaldia eskaini zuten ekitaldira joan ziren herritarrentzat, taldeetan banatuta. Azken jaialdia 2019an egin zuten Kankuko ikasleek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide