Bulego musika taldeak Azkoitian joko du andramaixetan

Andoni Elduaien 2022ko eka. 15a, 08:55
Musika taldea osatzen duen boskotea. (Bulego)

Herriko musika taldeak abuztuaren 14an, andramaixetako lehen egunean, eskainiko du kontzertua herriko plaza nagusian. Azken hiru urteetan egindako lanak aurkeztuko dituzte herritarren aurrean.

Bulego musika taldeak herritarren aurrean joko du andramaixetan. Joan den astean, En Tol Sarmiento musika taldeak baieztatu zuen musika taldea Azkoitian izango dela abuztuaren 16an, eta atzo, asteartea, Azkoitiko Bulego musika taldeak jakinarazi zuen berria sare sozialen bidez. Erdian oraina udako biraren barruan, Azkoitiko plazan emango dute kontzertua, abuztuaren 14an (ordua zehaztu gabe).

Tomas Lizarazuk (ahotsa eta gitarra), Jontxu Apek (baxua), Ruben Lizarraldek (gitarra), Itzi Beitiak (teklatua) eta Xabier Arrietak (bateria) osatzen dute Bulego taldea. 2019ko urtarrilean hasi zen boskotea lehen pausoak ematen. Pop dantzagarria eta energia positiboz betea eskaintzen du taldeak.

2020an kaleratu zuen taldeak Bulego izeneko lehen EPa; sei kanta jaso zituzten lan horretan. Urte horretan bertan kaleratu zuten Bulego musika taldeak Ilun dagoen arren izeneko bigarren EPa; bigarren lan horretarako hiru abesti sortu zituen musika taldeak. Iaz, 2021ean, zortzi abestik osatutako Erdian oraina lehen lan luzea aurkeztu zuen taldeak. Duela egun gutxi, berriz, Suzko erroberak izeneko abestia kaleratu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide