Oletako proiektu eolikoaren inguruko bilera egingo dute bihar

Ane Olaizola 2022ko eka. 14a, 14:27
Sinadurak biltzeko mahaia, igande goizaldean, Zazpi Kurutze martxaren irteeran. (Andoni Elduaien)

Oletan gauzatu nahi duten proiektuaren aurkako taldea sortu zuten hainbat herritarrek joan zen astean, eta bihar bigarren bilera egingo dute.

Oletako aerosorgailuen proiektuaren kontrako taldea sortu berri dute hainbat herritarrek, eta bihar, asteazkena, bilera egingo dute Capital Energy enpresak mendi horretan jarri nahi dituen haize erroten inguruan hitz egiteko. 19:00etan hasiko da batzar irekia, Elkargunean.

Joan zen astean erabaki zuten taldea eratzea hogei bat lagunek, proiektuaren inguruan hitz egiteko egindako bileraren ondotik. Taldearen helburua da, besteak beste, Oletan gauzatzeko asmoa duten proiektuaren gaineko informazioa zabaltzea, eta horrez gain, sinadurak biltzen hasi dira. Joan zen igandean hasi ziren herritarren atxikimenduak jasotzen, Zazpi Kurutze mendi martxaren irteeran, hain zuzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide