Zubiberri gimnastika erritmiko taldeak ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du bihar

Andoni Elduaien 2022ko eka. 14a, 14:45
2019ko jaialdiko irudia.

18:30ean egingo dute jaialdia Elkarguneko kantxa nagusian. Ia 90 haur inguruk parte hartuko dute biharko ikuskizunean.

Bihar, asteazkena, Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideek ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute Elkargunean. 18:30ean hasiko da ikuskizuna, eta 86 gimnastak parte hartuko dute. Guztira, 25 ariketa erakutsiko dituzte jendaurrean.

Gimnastak uztaiarekin, mazoekin zein zintekin ikusteko aukera izango da bihar arratsaldean. Ikasturte guztian ikasitako eta landutako lanak aurkeztuko dituzte, baita biharko ikuskizunerako bereziki prestatutako dantzak eta koreografiak ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide