Herrixenen maiatzeko kanpainako hiru sari falta dira jasotzeko

Andoni Elduaien 2022ko eka. 14a, 12:50
Amaia Gallastegi ile-apaindegiko irabazlea, saria jasotzen. (Herrixen)

Iturria parafarmaziako, Arrospide Oinetakoak saltokiko eta Joseba jatetxeko zenbaki saridunak falta dira 250 euroko bonua jasotzeko. Bihar arteko epea dute horiek saria jasotzeko, etzitik aurrera erreserbako zenbakia dutenek izango baitute saria jasotzeko lehentasuna.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak maiatzean egin zuen Udari Ongietorria kanpainako hiru zenbaki saridunek ez dute oraindik dagokien saria jaso. Amaia Gallastegi ile-apaindegian suertatu zen 14.801 zenbakiaren jabeak jaso zuen bere saria, baina beste hiru irabazleek ez. Elkarteak adierazi du Iturria parafarmaziako, Arrospide Oinetakoak saltokiko eta Joseba jatetxeko zenbaki saridunak falta direla 250 euroko bonua jasotzeko.

11.826 zenbakia da Iturria parafarmaziako zenbaki saritua, eta 11.714 ordezkoa; 3.609 zenbakia da Arrospide Oinetakoak saltokiko zenbaki irabazlea, eta 3.636 zenbakia ordezkoa. Aldiz, Joseba jatetxeko zenbaki saritua 20.562 zenbakia da, eta ordezkoa, 20.519 zenbakia.

Merkatari elkarteak jakinarazi du, bihar amaitzen dela irabazleek saria jasotzeko epea, eta irabazlerik ez bada agertzen, erreserbako zenbakiek beste 15 egun izango dituztela saria jasotzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide