Azkoitiko Irakurle Taldeak ibilbidea hasi du

Ane Olaizola 2022ko eka. 14a, 09:54
Azkoitiko Irakurle Taldea, atzo, aurreneko saioan. (Azkoitiko Irakurle Taldea)

Atzo izan zuten aurreneko hitzordua literatur zaleek, eta Uxue Apaolaza Bihurguneko nasa ipuin-liburuaz aritu ziren hizketan saioan elkartu ziren hamabost bat lagunak. Taldeak irailaren 20an egingo du bigarren saioa.

Sortu berri den Azkoitiko Irakurle Taldeak lehen saioa egin zuen atzo, astelehena. Iñigo Aranbarri idazleak gidatuta, hamabost herritar elkartu ziren aurreneko hitzorduan, eta Uxue Apaolaza idazlearen Bihurguneko nasa ipuin-liburua izan zuten haiek solaserako gai.

Datorren hitzordua irailaren 20rako jarri dute taldekideek, eta Anton Txekhov ipuingile eta antzerkigile errusiarrak idatzitako eta Iker Sanchok euskaratutako 31 ipuin (Elkar) lanaz arituko dira hizketan orduan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide