Kanku eskolak bihar agurtuko du ikasturtea

Andoni Elduaien 2022ko eka. 13a, 15:08
2019an egindako jaialdiko irudia.

Ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute 18:00etan hasita, Elkargunean. Haur eta gazte ugarik parte hartuko dute ikuskizunean.

Anaitasuna Kanku eskolak ikasturte amaierako jaialdia egingo du bihar, asteartea, Elkargunean. 18:00etan hasiko da karate ikuskizuna, eta guztira, 80-90 lagunek parte hartuko dute. Adin eta maila guztietako lagunak arituko dira jendaurrean, eta taldetan banatuta, bakoitzak azken asteetan prestatutako ariketa bana erakutsiko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide