Otaba jaiak ospatuko dituzte larunbatean hasita, Elosuan

Andoni Elduaien 2022ko eka. 16a, 08:42
2019an ospatu zituzten azkenekoz Elosuan Otaba jaiak. (Ibon Errazu)

Larunbatetik astelehenera bitartean izango dira auzoko jaiak. Igandean, jubilatuen eguna ospatuko dute, eta astelehenean, Otaba Txiki eguna. Elizkizunak, bazkari-afariak, jolasak eta bestelako hamaika ekintza antolatu dituzte jaietarako.

Elosuan Otaba jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan. Larunbatetik datorren astelehenera bitartean askotariko ekintzak egingo dituzte auzoko jaiak ospatzeko. Larunbatean, 09:00etan emango diete hasiera jaiei, eta astelehen gauerdian amaituko dituzte.

Jaiei hasiera emateko txupinazoa bota ostean, auzoko bandera altxatuko dute elizako kanpai hotsek lagunduta. 09:30etik 14:00etara bitartean, berriz, Polpoleko iturburutik uraren bidea egiteko aukera egongo da. 13:30ean, berriz, herri bazkaria egingo dute Elosuan. 16:30erako, mus txapelketa antolatu dute, eta 19:00etan trikipoteoa egingo dute. 20:30ean, berriz, bertso afaria egingo dute auzoan Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Afarirako izena eman beharko da 688 92 00 86 telefono zenbakira deituta.

Igandean, jubilatuen eguna ospatuko dute auzoan. 11:30ean, meza nagusia egingo dute Elosuko San Andres elizan. 12:00etan, berriz, pilota partidak jokatuko dituzte auzoko pilotalekuan. 14:30ean, jubilatuen bazkaria egingo dute Elurmendi elkartean. Bazkarirako izena eman beharko da, 688 92 00 86 telefono zenbakira deituta. 18:00etan, bestalde, herriko kirol ikuskizuna izango da auzoko plazan. Izetaren eta Zalduaren artean pentatloi proba jokatuko dute. Ikuskizuna amaitu bezain pronto, erromeria hasiko da.

Astelehenean amaituko dira jaiak Elosuan, Otaba Txiki egunarekin. 12:00etan, hildako auzotarren aldeko meza izango da San Andres elizan. 13:00etan, Piskolabitx jolasa egingo dute, eta 15:00etan, auzo bazkaria. Haurrei eta helduei zuzendutako jolasak ere izango dira arratsaldean, 17:30ean hasita. 19:00etan, ostera, trikipoteoa egingo dute, eta 21:00etan, auzo afaria –izena emateko, 688 92 00 86 telefonora deitu beharko da–. Auzoko jaiak gauerdian amaituko dira, bandera jaitsierarekin.

Hona hemen Otaba jaien egitaraua:

Larunbata
  • 09:00etan, jaien hasiera. Banderaren jasotzea, txupinazoa eta kanpai hotsak.
  • 09:30-14:00 artean, Polpoleko Iturburutik uraren bidea.
  • 13:30ean, herri bazkaria.
  • 16:30ean, mus txapelketa.
  • 19:00etan, trikipoteoa.
  • 20:30ean, bertso afaria Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
Igandea, jubilatuen eguna
  • 11:30ean, meza nagusia.
  • 12:00etan, pilota partidak.
  • 14:30ean, jubilatuen bazkaria Elurmendi elkartean. Izena emateko, 688 92 00 86 telefonora deitu beharko da.
  • 18:00etan, pentatloia Izetaren eta Zalduaren artean.
  • Ondoren, erromeria.
Astelehena, Otaba Txiki eguna
  • 12:00etan, auzoan hildakoen aldeko meza.
  • 13:00etan, Piskolabitx.
  • 15:00etan, auzo bazkaria.
  • 17:30ean, ume zahar eta gazteentzat jolasak.
  • 19:00etan, trikipoteoa.
  • 21:00etan, auzo afaria. Izena emateko, 688 92 00 86 telefonora deitu beharko da.
  • 00:00etan, bandera jaitsiera eta jaien amaiera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide