Gogotsu ari dira Azkoitia GXF Sustapena xake txapelketako finala jokatzen ehundik gora gaztetxo

Onintza Lete Arrieta 2022ko eka. 12a, 11:58

Elkarguneko areto nagusia jendez bete da gaur goizean, 10:00etan hasi baita 20 urtez azpikoen, 14 urtez azpikoen eta 12 urtez azpikoen Gipuzkoa mailako xake finala. Anaitasuna-Kakute xake taldeak antolatu du txapelketa Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean.

Anaitasuna GXF Sustapena xake txapelketaren finalak gaur 10:00etan hasi dira Elkarguneko areto nagusian, eta Gipuzkoa osotik ehundik gora gaztetxo bertaratu dira lehian parte hartzera eta burua landuz goiz ederra igarotzera. Finala hiru mailatan banatu dute –20 urtez azpikoena, 14 urtez azpikoena eta 12 urtez azpikoena– eta bost txanda osatu dituzte.

Azkoitiko Anaitasuna-Kakute xake taldeak antolatu du txapelketa Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean, eta txapelketa honek ordezkatu du orain arte Kutxa Fundazioa-Gaztedi Txapelketa zena. Azkoitiko klubak badu eskarmentua txapelketako finala antolatzen, aurrez zortzi aldiz antolatu baitu Gaztedi Txapelketarena –2004an, 2007an, 2012an, 2017an, 2018an, 2019an, 2020an eta 2021ean–.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide