Ireki dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak

Andoni Elduaien 2022ko eka. 10a, 14:49
Ugarteigarango instalazioak, gaur eguerdian.

Irailaren 11ra bitartean irekita egongo dira Ugarteigarango igerilekuak. 10:30etik 20:00etara zabalduko dituzte egunero instalazioaren ateak. Azken bi urteetan pandemiaren eraginez hartutako neurriak atzean utzita, ohiko egoera berreskuratu du igerilekuak.

Gaur, ostirala, zabaldu dituzte Ugarteigarango igerileku irekiak. Datozen hiru hilabeteetan egongo da zabalik gunea, hain zuzen, irailaren 11ra arte. Guztira, beraz, 94 egunez egongo da irekita Ugarteigaran. Igerilekuen ordutegia 10:30etik 20:00etara izango da, astelehenetik igandera bitartean.

Azken bi urteetan ez bezala, aurten normaltasunez gozatu ahal izango da igerilekuan. Hori horrela, ordutegi jarraia izango du Ugarteigaranek, eguerdian ez baitute itxiko instalazioa garbiketak egiteko. Horrez gain, gunean ez da bestelako neurri berezirik bete beharko. Hori horrela, hamakak eta aldagelak erabili ahal izango dituzte erabiltzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide