Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute asteartean Azkoitiko Baratze Parkean

Ane Olaizola 2022ko eka. 8a, 10:37

Ongarriei buruzko saioa eskainiko du Kutxa Ekoguneak, 18:00etatik 19:30era artean. Saioa irekia eta doakoa izango da.

Kutxa Ekogunearen Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute datorren asteartean Altamirako Baratze Parkean. Oraingo honetan, ongarriei buruzko saioa eskainiko dute, eta besteak beste, ongarritze egoki bat egiteko zein ongarri erabili eta nola azalduko dute tailerrean.

18:00etatik 19:30era artean eskainiko dute saioa, eta ohi bezala, irekia eta doakoa izango da. Landare ekologikoak erosteko aukera ere egongo da, eta lursailetarako aholkularitza teknikoa ere eskainiko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide