Agortu dira Porrotx eta Ekain pailazoen saiorako sarrerak

Ane Olaizola 2022ko eka. 6a, 10:00

Matadero Ekintzakek adierazi du norbaitek sarrera lortu badu eta emanaldira ez badoa, "lehenbailehen" jakinarazteko taldeari. Pailazoek hilaren 15ean eskainiko dute emanaldia, Matadeixen.

Porrotx eta Ekain pailazoek emanaldia eskainiko dute hilaren 15ean, asteazkenez, Matadeixen. 17:30ean hasiko da haien ikuskizuna, eta emanaldia antolatu duen Matadero Ekintzakek joan zen astean jarri zituen sarrerak saltzen. Dena den, jakinarazi du dagoeneko sarrera guztiak agortu direla.

Era berean, antolatzaileek adierazi dute norbaitek sarrera lortu badu eta emanaldira ez badoa, "lehenbailehen" jakinarazteko haiei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide