Ikasturtean ikasitako obrak taularatu dituzte dozenaka haurrek Antzerki Topaketetan

Ane Olaizola 2022ko eka. 5a, 19:18

Xabier Munibe ikastolako antzerki eskolan dabiltzan ia 40 ikasleek ikasturtean prestatu dituzten bost antzezlan eskaini dituzte Baztartxo antzokian, eta herritarrez bete da aretoa. 

Xabier Munibe ikastolako antzerki eskolan dabiltzan ia 40 ikasleak igo dira gaur, igandea, Baztartxo antzokiko taula gainera, ikasturtean zehar prestatu dituzten obrak herritarrei eskaintzera. Herritarrez bete da aretoa, eta ikasleek bost antzezlan eskaini dizkiete haiei: Ametsak errealitate bihurtzearMusikarekin pozik lana, Kobazuloan barrenaNon dago motorra? eta Plan perfektua.

Aktoreek ostiralean egin zuten aurreneko emanaldia Baztartxon bertan, baina ordukoa ikastolako ikasleei zuzendutakoa izan zen; gaurkoa, berriz, herritar guztientzat irekia izan da. Aktore txikiek beren gaitasunak erakuskeko parada izan dute ikuskizunean, eta publikoak tarte atsegina igaro du. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide