Gogotik abestu dute Floreagako kideek IV. Kantu Jiran

Anartz Izagirre 2022ko eka. 2a, 20:32

Bi urtez Kantu Jirarik egin gabe egon ostean, gaur, osteguna, ederki urratu dituzte eztarriak Floreaga Ikastetxeko kideek.

IV. Kantu Jira jendetsua egin dute gaur, osteguna, Floreaga Ikastetxeko kideek. Pandemia dela eta, azken bi urteetan ezin izan dute kalean abesteko ohitura mantendu, baina hori ez da oztopo izan gaurkoan eztarriak behar bezala kantuz urratzeko. Trikitilarien zein pandero-jotzaileen doinupean gurutzatu dituzte herriko kaleak adin guztietako kideek, eta betiko abestiez gain gaur egungoak ere kantatu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide