Zein da 'zanbrie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko eka. 3a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'alasa' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'zanbrie' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Zanbrie hitzak zortea edo zoria izatea esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ondo bizi gea; hori zanbrie guk!".
  • Euskara batuan: "Ondo bizi gara; zer nolako zortea dugun".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide