Odol ateraldia egingo dute astelehenean Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko eka. 4a, 09:00

Ekaineko lehen odol ateraldia egingo dute etzi Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Ohiko ordutegian egingo dute, 17:00etatik 21:00etara, hain zuzen.

Etzi, astelehena, odol ateraldi arrunta egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Ekaineko lehen hitzordua izango da astelehenekoa odol emaile azkoitiarrentzat. Ateraldiak arratsaldez bakarrik egingo dituzte: 17:00etatik 21:00etara.

Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia ekainaren 27an egingo dute Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide