Bizikletentzako aparkalekuak jarri ditu udalak herriko plazan

Aparkalekuak, plazan. (Azkoitiko Udala)

"Joan-etorrietarako ohitura osasungarriak" sustatzeko asmoz jarri ditu udalak aparkalekuak, eta joan den astetik daude erabilgarri.

Azkoitiko Udalak bizikletentzat aparkalekuak jarri ditu herriko plazan, "joan-etorrietarako ohitura osasungarriak" sustatzeko asmoz. Udalak hainbat gunetan ditu jarrita garraiobide horrentzako aparkalekuak, besteak beste, Aizkibel liburutegiaren aurrean, eta plazakoak joan den astetik daude erabilgarri.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide