Eman daiteke izena udako erakusleiho lehiaketan

Andoni Elduaien 2022ko eka. 2a, 09:09
Herriko saltoki baten erakusleihoaren irudia.

Ekainaren 13an itxiko da lehiaketan izena emateko epea, eta erakusleihoak ekainaren 13tik 30era jarri beharko dira jendeak ikusteko moduan. Erakusleihoaren originaltasuna, sormena, produktuak erakusteko modua edota uda giroaren isla baloratuko ditu epaimahaiak.

Abian da Azkoitiko II. Eraskusleiho Lehiaketa. Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak antolatu du Ongietorri Uda lelopean, "herriko merkataritza txikia balioan jartzeko eta dinamizatzeko" helburuarekin. Parte hartu nahi duten saltokiek ekainaren 13a baino lehen eman beharko dute izena udaletxeko Herritarren Bulegoan edota Herrixen merkatari elkartearen bulegoan (Kultur Etxeko 1go solairuan). Telematikoki ere eman daiteke izena, eta horretarako, herrixen@hotmail.com helbidera idatzi beharko da.

Erakundeak jakinarazi du erakusleihoek prest egon beharko dutela ekainaren 13rako, astelehena, eta ekainaren azkenera arte ikusgai utzi beharko direla. Gainera, partaideek erakusleihoaren argazkia Herrixen merkatari elkarteari helarazi beharko diote, helebide elktronikora idatzita edo 608 31 30 24 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidalita.

Lehiaketan parte hartzen duten erakusleiho guztien balorazioa Gipuzkoako Merkatarien Federazioko ordezkari batek egingo du, eta, besteak beste, originaltasuna, sormena, produktuak erakusteko modua edota uda giroaren isla baloratuko dituzte.

Erakundeek argitaratu dituzte lehiaketaren oinarriak, eta hiru sari banatuko dituzte Herrixeneko bonuetan. Hain zuzen, 350, 250 eta 150 euroko balioa duten bonuak eskuratuko dituzte irabazleek. Halaber, Herrixen elkartearen saria ere banatuko dute. Facebook sare sozialaren bidez botoa ematen duten herritarren artean 50 euroko bonua zozketatuko da. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 24ean izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide