Ekaineko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Kontzejupea, pilotaren habia

Maxixatzen.eus 2022ko eka. 2a, 10:30

Datozen orduetan hasiko da Maxixatzen ekaineko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak, eta horien artean, Kontzejupe pilotalekuari buruzko erreportajea landu du. Honako bideo hau aldizkariaren aurrerapen txiki bat da.

Historia, pilota partida, trabes eta bizipen ugari jaso dituen frontoia da Kontzejupea. Azkoitiaren, eta nola ez, euskal pilotaren bihotza izan da urte askoan herriaren bihotzean dagoen pilotalekua. Oraindik orain, izate hura ez du galdu frontoi bihurriak, eta Pelotai Euneren bitartez zein haren bueltan urtero antolatzen dituzten txapelketek esentzia hura aldarrikatzen jarraitzen dute. Maxixatzen pilota mundua eta Kontzejupea ondo ezagutzen duten herritarrekin elkartu da erreportajea osatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide