Floreaga Ikastetxeko kideek IV. Kantu Jira egingo dute bihar kaleetan zehar

Anartz Izagirre 2022ko eka. 1a, 17:50
Floreagakoen III. Kantu Jirako irudi bat. (Maxixatzen)

19:30ean hasiko dute Kantu Jira, eta Floreagakoek herriko kaleak gurutzatuko dituzte kantuan.

Floreaga Ikastetxeko kideek IV. Kantu Jira egingo dute bihar, osteguna. Pandemia dela eta, bi urtez egon dira Floreagakoak Kantu Jira egin gabe, eta bihar berreskuratuko dute ohitura. 19:30ean hasita, herriko kaleak gurutzatuko dituzte "betiko kantuak eta gaur egungoak" abestuz.

Honako lotura honetan ikus daitezke 2019. urteko Kantu Jirako argazkiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide