Bizkargiko ikasleen flauta eta klarinete entzunaldia izango da bihar Elkargunean

Anartz Izagirre 2022ko eka. 2a, 08:20

18:30ean izango da saioa, Elkarguneko Oteiza aretoan. Guztira, hamalau pieza eskainiko dituzte ikasleek.

Bihar, ostirala, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleen flauta eta klarinete entzunaldia izango da Elkarguneko Oteiza aretoan. 18:30ean hasita, ikasleek hamalau pieza joko dituzte agertokian, eta besteak beste, honako abestiak entzuteko aukera izango da: Mozarten Sonatina, Celtas Cortosen La senda del tiempo, Berrymanen The Scientist eta hainbat abesti herrikoi. Bizkargi eskolako hirugarren hiruhilekoko entzunaldien barruko saioa izango da biharkoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide